
 PILOTA PARTIDA BAT ... |  | 1
Pilota partida bat Irungo herrian,
Probintziarren eta Frantsesen artian,
Jaun aphez Baztandar bat zen Frantsesekilan,
: Gidari gobernador. Kuraiarekilan,
Ethorria urrundik, moIts-onarekiIan,
Bitoriaren bila Gaskoinarekilan.
2
Probintzian jende estimagarria.
Gazteria guzia da pilotaria,
Orai arte bazuten bethi bitoria,
Azpitik zadukaten Eskualdun herria,
Bainan orai Frantses bat, guti iduria,
Baztandar jaun batekin dute nagusia.
3
Jaun aphezaz, Gaskoinaz, girare mintzatu,
Berize lagunak orai nahi'tut aiphatu,
Hazpandarrak diote ederki botatu,
Eta uztariztarrak guziak xarmatu
Baztane'ta Frantzia dira koronatu,
Eta Probintziarrak tristerik gelditu.
4
Ez da posible, jaunak, kasik sinhestia,
Konfidantzia nola zuten ezarria,
Duroz kargaturikan mandoa ekarria,
Garbitu nahi zuten arraia guzia,
Bainan etxerakoan heien dolorea!
Mandoak irunen galdu kargaren erdia.
5
Probintziarrak ziren ongi preparatu,
Mandoa trebesako duroz zen kargatu,
Galtzeaz duda gabe ez ziren orhoitu,
Abilak dire bainan hek ere trunpatu,
Espainol moneda da Frantzian frankatu,
Mandoa etxerakoan kargak ez kolpatu.
6
Probintziarrek zuten prekozionea,
Berekin ekarria pertsu emailea,
Berendako zaukaten arras bitoria,
Urrun zen pentsatzea partida galtzea,
Kanturik egin bada, ez daite egia,
Erretzen ahal dute oraiko kopia. |
|  ..IRUNGO HERRIAN (1846) |
7
Urgulutan zirela ez dugu dudarik,
Ez zutela ez pentsatzen partida galtzerik,
Uste zuten Frantzian ez zela gizonik,
Heien kontra pilotan atherako zenik,
Jakin bezate orai Lapurtarren ganik,
Probintzia ez dela munduan bakarrik.
8
Irunen in derauku urhezko uria,
Bainan ez baliatu hainitz Probintzia,
Frantziako alderat zuen ixuria,
Aise doratu dugu Phausuko zubia,
Aintzinetik bantatzea ez da zuhurtzia,
Jaungoikoak eman deie punizionea.
9
Bitorios balire Irunen gerthatu,
Usoño bat behar zen airean partitu,
Frantses kasta guzia zutela garbitu,
Miseria gorrian zirela gelditu,
Bainan usoa zaie bidean trunpatu,
Donostia utzirik, Laphurdin da sarthu.
10
Arraio demonio! Gaskoin trunko hori,
Bizitik bai loretik ederki duk hari!
Egundain'holakorik ez diagu ikusi,
Horrekin behar diagu pilotin ikasi,
Frantses pikaro hoier ez zaie itsusi,
Laphurdi Probintzian pilotin nagusi.
11
Probintzian bazuten pilotan urgulu,
Bainan oraiko huntan beharko zaphatu,
Frantsesa uste gabe zaie nagusitu.
Zer gisaz behar dire orai kontsolatu?
Heien fama guzia Laphurdin da sarthu,
Bi urtheren dolua behar dute hartu.
12
Adios Probintziarrak, orai bagoazi,
Despendio sariak ditugu irabazi,
Baldin berriz hartzeko gosturik baduzi,
Ez zituztegu nahi errenguran utzi,
Mando mula eder hori ongi karga zazi,
Plazer duzuenean, gaztia daukuzi.
|
|
|  MERKATUDUN HERRIAK | |
Airea:Goizean goiz jeikirik
Hasparnen egiten da merkatu handia,
Erran ere diteke Laphurdin nausia;
Nondik nahi jotzen du aziendak harat;
Badohake beharra metan hautatzerat,
Ez du tokiak egin merkatu omena,
Hertsiki ikusten da jende biltzen dena;
Bainan onak baitziren bethi herritarrak,
Lehia hartu harat tratante zuhurrak.
Sinhestean herririk ez da bobeago,
Jende guzia kasik ungiari dago;
Ez da jende xirxila, ergel halakoa,
Ahopaldi tzarrenez gaindia ahoa.
Sei mila arimetan sarthua delarik,
Lan liteke berexten sinheste gaberik,
Handiek erakusten bidea ungiko,
Higuinduz lehia tzar nihor trufatzeko.
Buru gabeak dire beldurtzen direnak,
Ostrikatzeko gora tzar errankisunak:
Tzarrak ez du prezatzen nihoren ungia,
Barneko ithurritik dario mihia.
Benedikatzeko da Garat Pikasarri,
Egin dituen ungiz bere herriari.
Izan du izpiritu eta khar zeruko,
Graziaren hazia lodi hedatzeko.
Kaperan ondoko du Aita Deiheralde,
Baitaki beharrentzat sosa nola galde:
Gizon saindu, khartsua, bertzen ungitzeko,
Ezdu bere burua hark urrikalduko.
Komentu oro dire segida handitan,
Ungiaren bahiak menderen mendetan:
Muthikoak anaiek dituzte altxatzen;
Neskatilak serorek luzeki arthatzen,
Eri etxea bada deus ez dutenentzat,
Jendea ekharria behar guzientzat.
Laborari etxeak joriak badire,
Zapatainak non nahi amakatzen dire;
Hainitzek herriz kanpo ontasun bilhatu,
Eta etxe ondoak ekharriz edertu.
|
|  MERKATUDUN HERRIAK (segida) |
Hirigoien anaiek beztitu herria,
Langilen gostuz eman hainitz arraizia,
Bildu badute sosa, jakindu hedatzen,
Araberan gutiek hanbat lan ibiltzen.
Jainkoak diotela, osasunarekin,
Grazia higatzeko egunak bestekin.
Dagerre, Zabaloa, español eginak,
Urrun dituzte jaten bere ontasunak;
Urreak balituzte herrirat ekhartzen,
Atsegin balukete herritar laguntzen.
Mirikuak badire aiphamen dutenak,
Mihiz bezala kaskoz ungi berreginak
Harriage, Durruti, zuen omen ona
Ingurutan izanen menden laudamena.
Donibarren Larralde hainitz da prezatzen,
Franxistegi Baionan perlatzat beiratzen.
Darthaiet bi anaia aphezak badire,
Maitagarri bezala, maitatuak dire;
Aphez hobe guti da bi Darraidu baino.
Mintzatu behar bada aphezez oraino,
Hordire, Kutelarre, Hiriart, Urruti,
Garat-Lorda, Landalde, Berho, Larramendi,
Eri, saindu, aberats, izpiritu dunak,
Bakhotxari emanez zor zaizkon dohainak.
Aphez maitenak dire Errekart, Fagalde,
Aspaldion errotor direnak bi alde.
Aiphatua izan da kantaz Bordaxuri,
Bazakien ematen gatza pikoeri.
Miriku den semeak ixitzen omen du;
Herriak prezaturen, deus agertzen badu.
Bakezko juie hil da gazte Sallaberri,
Ez baititake ager hobeago berri:
Makhurrik gehienak zituen xuxentzen,
Eta abokatentzat gaphoinak mehatzen.
Ondoko jarri zaio Harriage jauna,
Bakharra urrunean huts bethe zukena.
Jaun aphezpikuaren sekretario da
Franxistegi apheza, hauta nihor bada.
Jean Martin Hiribarren
1853
|
|
| |  LEHENGO HAZPARNE(1987) |
Airea. Antton eta Maria
Pesta ederragorik ote da munduan
Egiten dena baino lehengo moduan
Hazparnen egin dugu menderen buruan
Elgarrendako zuten atxikimenduan
Goxotasun osoa denen inguruan
2
Hola bizi baitziren gure arbasoak
Laneko tresnak zuzten zango'ta besoak
Buru hausterik gabe gau egun osoak
Beti trankil beiratuz bihotz'ta gogoak
Iraganak dituzte bizitza goxoak
3
LEHENGO HAZPARNEtan bizi gaiten egun
Egun batez bederen guk goxa dezagun
Orduko apaindurak ere har ditzagun
Bihotza alegera kezketarik urrun
Gure baitan sendituz zer nahi maitasun
4
Makila ferratua eskuan bar eta
Buruan ezartzeko ez ahantz boneta
Ofiziale zonbaiti eginik bisita
Lehengo jestu berak heiekin ineta
Estaietarat goazen baitugu gomita
Idiki, ardi, lapin, oilo, oilaskoa,
Orotarik denentzat bazen nahikoa
Arno gorria eta xuri etxekoa
Bortuko ardigasna, kafe ondokoa
Pixka bat basi zauku berotzen papoa
6
Eztei bazkari hori bururatu baitzen
Hortarik landa ainitz kirol mota bazen
Pilota erregina ginuen hautatzen
Plaza guzia laster ikuslez bete zen
Partidaz gustaturik ginen ateratzen
7
Pilotaren ondotik lehengo musika
Dantzajauzi, ezkotix bai eta mazurka
zonbait an nahiak dantzatzen parezka
Ez zen libro artzea mutil eta nexka
Apezakjakin zezan zen orduko kezka
8
Hazparne Lehengo'an loriatu gira
Orduko gauzak oro pozgari baitira
Agian berriz laster ikusiko dira
Berriz heldu denaren bagaude begira
Aurtengo baten partez bigajinen gira.
M. Sorhouet
|
|  LEHENGO HAZPARNE (1988) |  |
Airea Antton eta Maria
Bihotzez zaituztegu jendeak eskertzen
Zuen leialtasunak baigaitu hunkitzen
Lehengo denboretaz baigira orhoitzen
Zortzigarren aldikotz egun da agertzen
Duela ehun urte Hazparne nola zen
2
Ordutik hunat dira arrunt laburtuak
Argitik arrats arte zauden merkatuak
Oraiko kesken gatik kasik ixilduak
Ram atseginak ziren xixtu ta kantuak
Mende bakotak bere aurki infrentzuak!
3
Horra nola bizi zen denboran jendea
Geroztik hunat urak egin du bidea
Arras aldatu zauku bizitze moldea
Orduan aipatzen zen maiz Jainko legea
Haur sortzez ere baitzen bietan doblea.
4
Hazpame Lehengoan, bihotza betean
Loriatuko gira arratsa artean
Elgar besarkatuko ilunajaustean
Bemz aurkitzekotan, helduden urtean
Goxotasun berean, Hazpame maitean.
M. Sorhouet
|
|
|  ELIZABERRIKO KAPERAREN ERAIKITZALEARI |  |
1687(Airea : Galerianoaren airea )
Kaperaren eraikitzearen 300 garren urte muga karietarat
Elizaberrin egin zen pestan kantatuak
Borrokan usatua Hazparne herria
Segitu duela gauza ageria
Mirakuiluz piztu du, gora gazteria
Hiru ehun urteko eliza berria
Apez ainitzek egun herria ukatzen
Jaun Larralden denboran holakorik ez zen
Saran karitatea ez zuen hedatzen
Bere hezurrik ere ez zion eskaintzen
Jaun Larraldek ontasuna asko eskuratu
Hortakotz justiziaz ere baliatu
Bere parropiari eskaini balitu
Hazparnen izanen zen oihu eta xixtu
Pasa dira urteak pasatu mendeak
Orduan ere ziren lege ta ordeak
Larralden joka molte maltzur ta gordeak
Elizaberri'rentzat zoin diren nobleak
Lehen bezala orai badago enegu
Herri maitasun beraz josiak gira gu
Hiru ehun urteko laguna zaitugu
Zurekilan xoko hau piztu nahi dugu
Guzien estimuan hain segur ez zinen
Ez zinuen bertzela hoinbertze eginen
Gure goresmenekin dukezu jakinen
Elizaberri inoiz ez zaukula hilen
Hazparne orduan zen haundi ta azkarra
Geroztik zorigaitzez galdu du indarra
Gure bihotz barnetan zuk piztu pindarra
Bilaka bedi laster herriko su garra
Elizaberri egun ez dago bakarrik
Sana dagola ez da erraite beharrik
Zure pestan dezagun kantatu gorarik
Xahartzerik ez dela maitatzen delarik
Gu guzien ohantze Hazparneko lore
Baduzu gozatasun baduzu omore
Gurea zaude eta nahi dugu zure
Elizaberriko naiz eta nahi ere
ERNEST ALKAT
|
|  Elizaberriko kaperaren 300 garren urte buruan |
Airea : ikusten duzu goizean
Beñat Loyatho
1687 ean
Harana deitu tokira
Jin zen sarako ertora
Bera sortu zen lekura
Zaldiondotik ukana zuen
Larraburu deitu lurra
Hartan altxatu kapera
Larralde zuen deitura
Dezagun hortaz ohora
Ordutik eta gaur arte
Kaperak hiru ehun urte
Xuxen aurten ditu bete
Geroztik deitzen Elizaberri,
Leku xarmanta diote
Besta dugu trinitate
Lekukoek hainbat maite
Guziek jakin bezate
Iraganik hiru mende
Nola bizi izan den jende
Egin dezakegu galde
Oraiko bordak ziren etxeak
Oihanak alorren orde
Denborak egin du bide
Zaude beti Jaun Larralde
Elizaberriren alde.
Beñat Loyatho
|
|
|  HAZPARNERI ( Xalbador)1972 |  |
Airea:Mutil koxkor bat
1/Zendako debru ari zerate pundu berekilan teman?
Gaurko egunak behar gintuzke askoz gorago ereman.
Hazparne'k merezi duenikan gaur ez baitakogu eman.
Zendako debru balio gabe diren solasak guk erran?
2/Bazkal ondoan gaur izan dira pertsu haitada beroak,
eta Hazparne'k argi ditzala oraiko eta gerokoak.
Hazparne galtzen ari zaukula hor mintzo dira eroak,
ez, ez, Hasparne'k oraino bizi ditu euskaldun erroak.
3/Gure Jainkoak banatzen baitu behar denean grazia,
eta Hazparne ez du oraino arras debalde utzia.
Mediku on bat bada ber'ustez haren sendatzen hasia,
eta mera're bere alde du, etxean du farmazia.
4/ Mattin. ez laike kantatu behar sekulan bertzen berririk
, bertzen bihotzak dauden lekuan uzteko geldi geldirik.
Otoi, Hazparne, zuk erradazu ez duzun kusten argirik?
Baldin Hazpacne itzaltzen bada, ez dugu Euskal-Herririk.
5/ Ene bihotza agertzen badut, ez nezazue gaitzetsi,
berroi ta zazpi urte baditut, egi'erten behar hasi
Orai artean debaldekoa izan da ainitz garrasi,
gazte rnaiteak, segi zazue, nehoiz etzazue etsi.
6/ Zonbaitek berdin erranen dute gu ez garela perestu,
maiz erabiltzen ditugulakotz hal'hulako zonbait jestu.
Bainan Hazparne maitagarriak hortan hobenikan eztu,
. idai desberdin izana gatik, ibil zaizte eskuz esku
7/ Gauza hau ikusiko baluke gure arbaso lehenek :
Lehen etzuuian holakorikan, zer debru derasa hunek?
Beren herria zain dezatela han sortu diren gizonek,
Irririk nehoiz egin ez dezan ifernuan den satanek.
XALBADOR
|
| |
|
|
|
|