1
Maitia, ez dautazuia plazer bat ein nahi ?
Gau batez, ni zure ganat, oi ekar-arazi,
Neure pena doloren erraitera zuri ?
Hori aski bainuke, nik kontsolagarri,
Nik kontsolagarri.
2
Maitia, nik banuke borondate frango,
Gau batez, zu ene ganat ekar-arazteko,
Bainan sorpreni beldur naiz etxekoendako,
Malerus bainintake gero sekulako,
Gero sekulako.
3
Maitia, ez nuke nahi bazinu malurik,
Gau batez, ni zure ganat ekar-arazirik.
Munduan ez laiteke halako ainararik,
Ni baino arinkiago jin laitekeenik,
Jin laitekeenik.
4
Horren fida bazira arinki jiteko,
Zato leiho ondorat gauerdi iriko,
Ordukotz aita eta ama dira lotarako,
Bolietan bederen zaitut tiratuko,
Zaitut tiratuko.
5
Maitia, Kattalin zira, ni ere Xemartin,
Borta idek-adazu barnera sar nadin,
Barnera sartuz geroz badakit zer egin:
Maitia, nahi nikezu zurekin lo egin, zurekin lo egin.
(Erramun Mailuket Gaztettoak kantatuak, 1984-IV-12).
|